Alferrik da pneumatiko onak edukitzea orekatuta ez baldin badaude. Eta maiz gertatu ohi da hori. Aski da zintarri bat albotik jotzea edo goragune batetik azkarregi igarotzea desoreka eragiteko.
Gure tailerretako batera etorri, eta berehala aplikatuko diogu zure ibilgailuari bibrazioak saihesteko prozedura erraz hori, erosoago eta segurago gida dezazun.
Baina, nola jakin desorekatuta dauden zure ibilgailuko pneumatikoak?
Oso erraza da. 90-120 km/h abiaduratik aurrera, bibratzen hasten da autoa, batez ere bolantea. Zenbait gorabehera sortzen ditu arrunt ohikoa den egoera horrek: gidatzea zaildu egiten du, eta arazoak eragiten eskuko gihar eta artikulazioetan.