OE
Fitting Plant
Gasteizko Mercedes-Benzen Vito eta Clase V modelo ospetsuetarako pneumatiko-hagun multzoen hornitzaile ofiziala gara. Luxuzko automobilen fabrikazioan liderra da Mercedes Benz mundu osoan.
Neumáticos Iruñak muntatutako gurpilak daramatza munduko edozein bazterretan saltzen den Vito edo Clase V ibilgailu orok.
2001az geroztik muntatzen ditu Neumáticos Iruñak Mercedes Benzen V modeloko pneumatikoak Gasteizko lantegian. Gure Flitting Plantean muntatzen, berrikusten eta egiaztatzen dira hagun-pneumatikoen multzo guztiak. 5.000 m2-tik gorako lantegia dugu horretarako soilik, Irurtzunen. Vito eta Clase V modeloetako furgoneta, monobolumen eta ibilgailu guztiei pneumatikoak eta hagunak jartzeko berariaz diseinatutako instalazioa da.
Alemaniako marka ospetsuaren kalitate-eskakizun zorrotzetara egokitu eta haiek betetzeko, Gasteizko Mercedes-Benzen lantegirako bakarrik lan egiten duen muntaketa-zentro bat diseinatu dugu, Clase V eta Vito modeloetarako pneumatiko-hagunen multzoak sekuentzialki hornitzeko.
Hau guztia hartzen du barne gure prozesuak: pneumatikoak eta hagunak deskargatzea eta biltegiratzea, eta TPMS balbuladun pneumatikoak eta hagunak ekoiztea.
Laser-teknikak erabiltzen ditugu muntaketa-lanetako neurriak zehazteko, eta kamerak pneumatikoen marka eta neurria detektatzeko. Hori dela eta, akatsik gabeko ekoizpena ziurtatzen dugu, eta alferrikako prozesuak saihesten. Halaber, uniformetasunaren neurketak, pneumatikoen finkapenak eta orekatzearen kontrolak egiten ditugu.
Irurtzunen dago lantegia —5.000 m2-koa—, non Gasteizko Mercedes-Benzen behar geroz eta handiagoak asetzen dituzten.
Horretarako, 24/7 deritzon ekoizpen-sistema antolatu da. Muntaketa-zentroaren lehiakortasuna ziurtatzen du sistema horrek eta, aldi berean, Alemaniako markaren lan-erritmo biziari erantzuten dio, Gasteizko Mercedes-Benzen lantegiko ekoizpen-ahalmenari egokiturik baitauka produkzioa.
Segurtasuneko stock bat daukagu muntatuta, Gasteizko Mercedes-Benzen lantegiko 1,5 eguneko ekoizpenaren parekoa. Ibilgailu bakoitzerako sekuentziatutako multzoak bidaltzen ditugu, betiere azken produktuaren kontrol-zedula baten bidez hau ziurtatzen dugula: egokia dela muntaketaren posizioa, multzoak ez duela kalterik jasan eta bat datorrela ibilgailu hori muntaketa-lerrora bidaltzeko bezeroak eskatzen digunarekin.
Polígono Industrial Akaborro, CL/D-Nº1
Irurtzun, Navarra
31860
Astelehenetik ostiralera
07:00etatik 17:00etara