ITXI

Erraz-erraza

Neumáticos Iruñan, oso gauza erraza da automobilaren mekanika:

Zure ibilgailua oso-osorik eta doan aztertuko dugu, eta haren egoerari buruzko txosten bat emango dizugu.
Gainera, WhatsApp bidez jakinaraziko dizugu noiz etorri behar duzun berriro gure tailerrera pneumatikoak edo balaztak aldatzera, edo IATa egitera. Zure ibilgailuak behar duena, horixe bakarrik gomendatuko dizugu.
Ez zaitez estutu: gu arduratuko gara zure autoaz, eta erraza, hurbila eta argia izango da haren mekanika-prozesu osoa.

Hauek dira gure
10 abantaila nagusiak

01

kosturik gabe

Zure ibilgailua oso-osorik aztertuko dugu, doan

60 puntu aztertuko ditugu, oso-osorik, ibilgailua ekartzen duzun bakoitzean

02

aparteko kosturik gabe

Doan egingo dugu elementu hauen kontrola: presioa, argiak, eskuilak, bateriak…

Behar duzun guztietan

03

ezustekorik gabe

Txosten zehatz-zehatzak, doan, zure ibilgailuaren egoeraz

Zure ibilgailuaren egoera, argi eta garbi azaldua

04

kezkarik gabe

WhatsApp bidez jakinaraziko dizugu noiz etorri behar duzun berriro tailerrera.

Lasai ibil zaitezen

05

paperik gabe

Digitalizatu egingo dugu zure ibilgailuaren jarduera osoa.

Zure eskura gauzkazu noiznahi.

06

sorpresarik gabe

Guk gogoraraziko dizugu noiz egin behar duzun IATa.

Ez zaizu berriro ahaztuko

07

estutasunik gabe

Ibilgailua jasotzeko eta entregatzeko zerbitzua.

Gu arduratuko gara horretaz

08

zikinkeriarik gabe

Garbi-garbi itzuliko dizugu ibilgailua, zeure enpresan.

Behar duzun guztietan

09

itxaroten egon gabe

Aldez aurreko hitzordu-zerbitzua, gure tailer guztietan.

Aurreztu denbora tailerrean

10

tranparik gabe

Zure ibilgailuak zer behar duen, horixe bakarrik gomendatuko dizugu.

Behar-beharrezkoa soilik

30 urte zure ondoan, zure ibilgailua eta segurtasuna zaintzen.

Neumáticos Iruña: 30 urteko esperientzia, eta 100 langiletik gora. Euskadiko eta Nafarroako 7 tailerretan eskaintzen dizkizugu gure zerbitzuak, eta errepideko beste 7 tailer mugikorretan. Era guztietako ibilgailuez arduratzen gara: autoak, furgonetak, kamioiak, nekazaritzako eta industriako ibilgailuak, motoak…

Gasteizko Mercedes-Benzen lantegiari pneumatiko- eta hagun-zerbitzua emateko OE Fitting Plant bat du Neumáticos Iruña Taldeak (hornitzaile ofiziala da, izan ere).

Kalitatea

Gure profesionalek aholku emango dizute, eta zure beharrei ondoen dagokien konponbidea aurkeztuko. Goi-kalitateko produktuak eta materialak erabiltzen ditugu. Eta azkar erantzutea eta epeak betetzea da gure helburu nagusietako bat. Izan ere, zure segurtasuna eta zure ibilgailuarena dira gure lehentasunak.

ISO 9001/2015 eta IAFT 16949 ziurtagiriak dira kalitatearekiko dugun konpromisoaren bermeak.

Ingurunea

Hondakinak kudeatzea eta karbono-aztarna murriztea, horra Neumáticos Iruñak ingurumenarekin duen konpromisoa. Horregatik —eta gure jarduerak berekin dakarren ingurumen-inpaktuagatik—, alor horretako legedia betetzeko eginkizuna gureganatu dugu. Denontzat da mesedegarria ingurumena zaintzea: enpresarentzat, bezeroentzat eta gizarte osoarentzat.

Neumáticos Iruñak ingurumenaren alde eta klima-aldaketaren aurka emandako erantzunaren erakusgarri dira hauek: Ingurumena Gestionatzeko Sistemaren, Ingurumen Adierazpenaren eta ISO 14001 ziurtagiriak.

Eta orain historia pixka bat

1993

Abiatu egin ginen

1993ko ekainean hasi zen Neumáticos Iruñaren historia, Iruñeko Berriobeitin, han zabaldu baikenuen lehenbiziko tailerra, 1.987 m2-koa. Hantxe dago gaur egun ere gure egoitza soziala.

1994

Hazten hasi ginen

Enpresa sortu eta urtebetera, beste saltoki eta zerbitzugune bat —700 m2-koa— zabaldu genuen Irunen (Gipuzkoan). Urte hartan bertan, lehen mailako ekipamendua muntatu eta orekatzeko zentro berria —600 m2-koa— ireki genuen Berriobeitiko gure instalazioetan, Ivecoren eta Seat-VW taldearen homologazioa lortuta.

1995

Prestigio handiko kontratua

Goodyearren bitartez, Gasteizko Mercedes-Benzen lantegirako urtean 120.000 unitate muntatu eta orekatzeko kontratua sinatu genuen, homologazio-prozesua gaindituta.

1998

Bikaintasunaren alde

Auditoretza-eskakizunak betetzeko urtebetez gogor lan egin ondoren, ISO 9002 kalitate-ziurtagiriak eskuratu genituen, lehen mailako ekipamenduetarako multzoak muntatu, orekatu eta sekuentziatzeko AENORek banatzen dituenak.

1999

Hazten jarraitu genuen

Ordezko pneumatikoak saltzeko eta muntatzeko, 950 m2-ko zentro berria zabaldu genuen Gasteizen. Tailer berri hori irekita, eskualdeko erreferentziako enpresa bihurtu ginen pneumatikoen salmentari eta banaketari dagokienez.

2000

Mekanika azkarra beti gogoan

2000. urtean, 425 m2-ko zentro bat ireki genuen Donostiako Egia auzoan, autorako eta furgonetetarako mekanika azkarreko zerbitzua emateko.

2001

Areagotu egin genuen Gasteizko Mercedes-Benzekiko aliantza

Urte hartan, 2.100 m2-ko muntaketa-lantegi berria inauguratu genuen, Irurtzunen, ekoizpen-ahalmena Gasteizko Mercedes-Benzen beharretara egokitua zuela.

2003

MBren esleipenak

Vito eta Clase V modeloetarako Gasteizko Marcedes-Benzen proiektu berriaren esleipena eskuratu genuen.

2005

Donostian ere hazten

Lantegi berria ireki genuen Gipuzkoako hiriburuko Zurriola ibilbidean, Jesús Iradier bazkide genuela, auto, 4x4 ibilgailu eta furgonetetarako mekanika azkarra eta pneumatikoak eskaintzen dituena.

2013

Gasteizko Mercedes-Benzek berretsi egin zuen Neumáticos Iruñarekiko konfiantza

Guri esleitu zigun Mercedes-Benzek Gasteizen egiten dituen Vito (VS20 proiektua) eta Clase V ibilgailu berrietarako kontratua. Urrats garrantzitsua izan zen hura gure enpresaren geroarentzat, eta horregatik handitu genuen muntaketa-lantegia (beste 1.400 m2), eta automatizatu genituen muntaketa-katea eta bidalketa-sekuentzia.

2016

Muntaketa-lantegia handitu genuen

Gasteizko Mercedes-Benzek konbinazio-aldaera ugari behar zituela ikusirik, handitu egin genuen lantegia (beste 900 metro karratu) eta bikoiztu muntaketa-makineria, bi ekoizpen-lerro izateko.

2017

Tolosaldera iritsi ginen

Automobil eta furgonetetarako pneumatikoak muntatu eta banatzeko tailer berria —556 m2-koa— zabaldu genuen Anoetan.

2020

Goierrin ere hazten

Lantegi berria —1.300 m2-koa— zabaldu genuen Idiazabalen, kamioi, industriako zein nekazaritzako ibilgailu, automobil eta furgonetetarako pneumatikoak muntatu eta banatzeko.

2021

Lehen mailako ekipamenduen instalazioak handitu genituen

2013an eta 2020an bezala, handitu egin genituen Gasteizko Mercedes-Benzerako OE Fitting Plant lantegiaren instalazioak, eta 5.000 m2-tik gora ditu jada.

2023

Kontratu berria Gasteizko Mercedes-Benzekin

Mercedes-Benzek VAN.EA proiektuaren kontratu berria esleitu dio Neumáticos Iruñari, Gasteizko instalaziorako.