ITXI

Ihes-hodia

Arriskuan egon daiteke motorraren funtzionamendua ihes-hodiak ez baditu behar bezala kanporatzen gasak —ibilgailuaren bidaiari-lekuraino ere irits daitezke—.

Zuzenean eragiten diote ihes-hodiaren egoerari bat-bateko tenperatura-aldaketek, gatzak, elurrak, euriak…: gutxitu egiten dute ibilgailuaren errendimendua, eta areagotu haren zarata eta erregai-kontsumoa.

Neumáticos Iruñak doan begiratuko du zure ibilgailuko ihes-hodia. Izan ere, gas kutsatzaileen emisioa eta motorraren zarata gutxitu egiten du hodia behar bezala edukitzeak.