ITXI

Hagunak

Itxura batean, eginkizun estetikoa besterik ez dute hagunek, baina onuragarriak dira ibilgailuaren segurtasunerako.

Ibilgailu bat merkaturatzean, altzairuzko hagunak lehenesten dituzte fabrikatzaileek, kostu txikia eta moldakortasun handia baitute. Beste material batzuetako hagunak baino errazago konpontzen dira, kolperik edo mailarik izanez gero; horrez gain, herdoilaren korrosioari hobeto egiten diote aurre.

Egia da ugariagoa dela aleazioko hagunen diseinu-aukera eta badutela halako dotorezia-kutsu bat, distira eta lakatua direla medio; baina, oro har, garestiagoak dira, eta errazago izaten dituzte akatsak, epe luzera ibilgailua desoreka dezaketenak. Hala ere, etengabeko aire-fluxua ematen diete balaztei, irekiagoak eta arinagoak baitira; hori dela eta, irmoagoa eta fidagarriagoa izaten da balaztatzea.

Edozer hautatzen duzula ere, aukera zabala du Neumáticos Iruñak zure ibilgailuaren abatz-estalkia edertu eta errepidean seguru ibil zaitezen.