Zure pneumatikoak irregularki ari badira higatzen, edo ibilgailuak alde batera joateko joera duela nabaritzen baduzu, baliteke gurpilak lerrokatu behar izatea.
Honen araberakoa da —hein handi batean— pneumatikoen bizitza baliagarria: higadura homogeneoa izatea. Lerrokatuta ez badaude, ez zara eraginkortasunez gidatzen ari. Epe luzera, akats txiki horrek arazo larriak eragin diezazkieke pneumatikoei eta direkzioaren zati mekanikoei.
Pneumatikoen higadura zenbatekoa den ikusteko, haien azterketa —doakoa— eskaintzen dizu Neumáticos Iruñak, bai eta direkzioari eragiten dioten zenbait piezarena ere (errotulak eta bielatxoak, besteak beste).