ITXI

Banaketa-uhala

Motorraren funtzionamendu koordinatuaz arduratzen da uhala, eta aldatu egin behar da hainbatean behin.

Gidari guztiak izutzen ditu banaketa-uhala aldatzeko uneak, poltsikoari eragiten dion kaltea dela eta. Baina askoz garestiagoa izan daiteke garaiz ez aldatzea. Bat-batean puskatuz gero, erabilgaitz gera daitezke pistoiak, balbulak…, eta motorra ere.

Arazoren bat dagoela adierazten duten ezaugarriei erreparatuz gero, uhala haustea saihets daiteke. Neumáticos Iruñak azterketa egingo dizu; hartara, neurriak garaiz har ditzakezu hondamen-aztarnaren bat atzemanez gero.