ITXI

Aire girotua

Zure ibilgailuko aire girotuak ez badu hozten —edo behar bezala ez, behintzat—, zenbait arrazoirengatik izan daiteke.

Ohikoena gas hoztaileko ihesen bat izaten da, baina nahiko arruntak dira beste hauek ere: hondakin gehiegi metatu izana bidaiari-lekuko iragazkian eta aireztapen-sistemaren matxura elektrikoak.

Nolanahi dela ere, barruko sistema elektrikoa da aire girotuarena; oso sentikorra, beraz. Hori dela eta, hau gomendatzen dugu: profesionalen esku uztea sistemaren azterketa eta martxan jartzeko lana.