Pneumatikoaren errodatze-banda higatua kautxuz estaltzea, horixe da birkautxuztatzea. Gidari askok hautatzen dute aukera merke hori: kostuak murrizten ditu eta, gainera, ingurumenari kalte txikiagoa egiten dio, ez baitago pneumatikoa desegin eta beste bat kontsumitu beharrik.
Ibilgailu industrialen pneumatikoetarako da zerbitzu hori: haien bizitza baliagarria luzatzen du.
Irtenbide ekologikoa da, Neumáticos Iruñaren konpromisoekin bat datorrena.