ITXI

Argiak doitzea

Gure segurtasuna eta gainerako gidariena ziurtatzeko, funtsezkoa da guk ondo ikustea eta besteek gu ikustea.

Bost istriputik bat ikuspen eskasak eragin ohi du.

Faroak doituz bermatuko dugu aurreko argiek nahikoa argitasun ematen dutela aurrean duguna ondo ikusteko —edozein dela ere eguraldia—, eta ondo kalibratuta daudela kontrako norabidean datozenak ez itsutzeko.

Zorrotz doitzen ditu faroak Neumáticos Iruñak, zure ardura bakarra errepideaz gozatzea izan dadin.